Elkarrekin Podemos taldetik hitzarmen “sendo” bat errebindikatzen dugu euskal hezkuntza publikoarentzat

Legebiltzar-taldeak- Ahal Duguk, Ezker Anitza-IUk eta EQUO Berdeak- babesa ematen dio unibertsitatetik kanpoko hezkuntza-sistemaren grebari

Elkarrekin Podemosek bat egiten du hezkuntza publikoaren langileen lan-errebindikazioekin, unibertsitatetik kanpoko hezkuntza-sistemaren lau sektoreetan (Haurreskolak, sukaldeetako eta garbiketako langileak, Hezkuntza Bereziko hezitzaileak eta irakasleak) astearte honetarako deitutako greba orokorraren harira, hezkuntza-sektorean azaroko ostegun guztietan etenik gabe antolatu diren mobilizazio eta greben aldiari amaiera ematen diona.

Legebiltzar taldeak Eusko Jaurlaritzari, Hezkuntza Sailari eta haren sailburu Cristina Uriarte andreari eskatzen die “lehenbailehen jardun dezatela, Euskadin hezkuntza publikoa berreskuratzeko urratsak eginez”, eta, hasteko, “negoziazio-mahaiak berriz ere abian jar ditzatela eta sektore guztietarako proposamen integralak plantea ditzatela”, gobernuak orain arte izan duen jarrera “ez delako nahikoa, argi eta garbi”.

“Bada garaia sistemaren oinarriak birplanteatzeko, euskal hezkuntza geldituta dagoelako, ez aurrera ez atzera, eta beraz premiazko aldaketak behar dituelako, aldaketa sistemikoak eta ez partxeak; bada garaia gobernuak, dagokion erantzukizuna betez, euskal herritarrei kalitatezko hezkuntza publikoa eta inklusiboa eskain diezaien, eta berdintasunaren balioa erdigunean jartzeko neurrietarako bitartekoak jar ditzan”.

Ahal Duguk, Ezker Anitza-IUk eta Equok osatutako taldeko ordezkariak politika orokorraren osoko bilkuran esandakoak ekarri dizkio gogora Urkullu lehendakariari. Izan ere, lehendakariak ziurtatu zuenez, “Euskadin hezkuntzaren erronka kalitatezko zerbitzu unibertsala sendotzea eta bikaintasunean aurrera egitea da; hezkuntza bikaina izatea kohesio sozialean inbertitzea da”. “Ez dakigu oso ondo gobernu honentzat hezkuntza-kalitatea edo kohesio soziala zer den, baina argi dago hitz horien esanahiekin ez gaudela ados”. Elkarrekin Podemosen ustez, 2018ko aurrekontuetan hezkuntzarako partida % 1.9 “ziztrin bat” (51 milioi) igotzea, eta igoera horren zati bat, 12 milioi zehazkiago, hezkuntza-itunak zabaltzen jarraitzeko erabiltzea, “ez da bikaintasuna, ezta kohesio soziala ere”.

Horregatik, Elkarrekin Podemosek “aurrera jarraituko du euskal hezkuntza publikoaren kalitatea defendatzeko lanean, erakunde publikoetan zein kaleetan”, oraingo honetan bezala, hezkuntza-komunitatearen alde.