EQUOk era positiboan ikusten du Etxeratekin izandako topaketa

Reunió›n de Etxerat con el candidato de EQUO Aitor Urresti
Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeak pasa den hilaren 12an Etxeratekin izandako bilera aberasgarria izan zela eta bere aldarrikapen batzuk babesten dituela aipatu du.

EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeak Espainiako eta Frantziako gobernuek ETAko presoei ezartzen dieten espetxe-politikak beraien zuzeneko sendiei sufrimendu onartezina pairatu arazten die, merezi ez duten zigor bat ordaindu arazten baitiete familiakoak bisitatzeko egin beharreko bidai nekagarri eta astunekin. Gainera, egokia ez den tratua jasotzen dute bisitatu beharreko espetxe askotan.

Espetxe-politikak sortzen duen sufrimendu horren aintzatespenak Espainiako eta Frantziako gobernuei sakabanaketa amaitzea eskatzera eramaten du. Era berean, presoek pairatzen dituzten salbuespen neurriak ere berraztertu egin beharko lirateke, espainiar eta frantziar gartzeletako beste presoak bezala izateko.

Sakabanaketarekin bukatzen ez den bitartean, EQUOk bere babesa eskaintzen die irtenbideak bilatzeko presoen familiei, inongo errurik gabe egoera hori pairatzen baitute.

Horretaz gain, EQUOk espainiar poliziako agintariei berehalako ikerketa inpartzial eta egiazko bat eskatzen die Enara Rodriguezek duela gutxi bizi izandako gertaera argitzeko. Rodriguez, ETAko preso baten familiartekoa da eta espetxeko bisitatik bueltan ezezagun batzuek (ustez polizia agenteak) erasotu eta iraindu egin zuten.

Azkenik, EQUOk kontuan izan behar dela uste du ETA oztopo bat izaten jarraitzen duela ETAren parte izatearren espetxeratutako pertsonentzat edo gure herrialdeak bizi duen gatazka sozio-politikoarekin erlazionatutako pertsonentzat. Horregatik, bere desagertzea eta sortutako mina aintzatestea beharrekoa dela ikusten du EQUOk, bakean eta askatasunean bizikidetza bat eraikitzeko prozesuko ezinbesteko parte bezala.

EQUO Berdeak taldetik Demokrazia, Justizia eta Oroimen balioetan oinarritutako ekimenak babesten dira. Horregatik, bakean eta askatasunean bizikidetza baterako giltzarri diren gaien inguruan elkarrizketa eta adoste prozesuak martxan jartzea defendatzen du, beti ere biktimen oroimena, presoen egoera, gizarte adiskidetzea eta edonolako indarkeria politiko desagertzea kontuan izanik.